XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola jakin dezakegu adibidez, euskaraz zenbat saiakera egin den eta zein gaitan?

Honek eskatzen du aldez aurretik kontzeptua bera mugatzea eta gero neurketarako sail jakin batean kokatzea.

Eta xede bikoitz hau burutzerakoan gertatzen dira emaitza desberdinetara garamatzaten prozedura anitz eta dibergenteak.

J. M. Torrealdairen XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1900-1992) izenekoan, Orotarik sailean, 19. zenbakian, dakartza Saiakerazko lanak, beste gaiok ere bertan datozelarik: Omenaldiak, Erakusketa eta Batzarre Orokorrak, Gorporazioak, idazle desberdinen Idazlan Hautatuak, etab.

Sail horretan kokatuak ikusiko dituzu, besteak beste, Lizardiren Hitz-lauz (1934), Txillardegiren Huntaz eta Hartaz (1965) eta Euskal herritik erdal herrietara (1978), Jean Baptiste Etxeberriren Orotarik (1974), Jean Etxepareren Mendekoste gereziak eta beste (1963), Patziku Perurenaren Koloreak euskal usarioan (1992), eta gehiago.

Baina Iñurritzaren Unamuno ta Abendats (1958), Joxe Azurmendik saio monografiko saiakeran eredutzat daukana, berak Zientzia Politikoen sailean sartzen du, Roman Garateren Lanaren antropologia (1973) Soziologia sailean.

Eta horrela beste hainbat liburu.

Horra desberdintasunak eta anarkiaren seinale txiki bat

Eta zailtasun-mota hauek gainditzen, besterik dirudien arren, nahikoa zaila da, azken emaitzak baldintzatzen dituena hasierako irizpidean baitatza.

J.M. Torrealdairentzat, liburuak sailkatzeko orduan, aldaki determinatzaileetako bat liburua gaiaren aldetik zein sailetakoa den mugatzea da;

J. Azurmendirentzat, aldiz, liburu horixe bera zein generotan koka daitekeen erabakitzea: iker-lanean, saiakeran, literaturan, edo beste nonbait.

Horregatik, segun eta zein irizpideri jarraitzen dion batek, ondorioak ere halakoak izango dira.

J. M. Torrealdairen neurketan, XX. mendeko saiakeren titulu-kopurua oso txikia da.

Berrargitaratu gabeko titulu originalak apenas diren 153 baino askoz gehiago.

Utz dezagun hori (...)